2012/06/19

AZKEN TXANGOA


Kaixo koadrila, urte hauetan Legardan  lan asko eta momentu onak ere izan ditugu. Azken saria badator SENDA VIVA-ra txangoa. Oso ondo pasatu, merezi duzue eta. Argazki politak atera eta bialdu. Beno koadrila, ondo ibili!

2012/06/10

MATERIA TXOSTENA

Kaixo koadrila, materiari buruzko ikerketa egin ondoren badugu hemen gure txostena.
Ondo ibili!

2012/06/04

2012/06/01

ZELULA

Kaixo koadrila, zelulari buruzko lanarekin zabiltzatela, hemen informazio gehiago duzue, "hiru.com" -etik aterata.

2012/05/22

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK INSTITUTUAN


Kaixo koadrila, datorren ikasturtean institutura joango zarete eta bertako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko epea zabaldu da. Izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte izango da eta on-line izango da, paperik gabe. Hainbat kirol eta kultura ekintza daude. Informazio eta izena emateko  Institutuko Ikasleen Guraso Elkarteko web-ean sartu.
Ondo ibili!

2012/05/18

ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA

Kaixo koadrila, ELEKTRIZITATEAri buruz ari garenez gelan zerbait jarriko dugu blogean, horrela birpasarako balio zaigu.

MAGNETISMOAri buruz ere badugu bideo hau.


EROALEAK eta EZ EROALEAK zeintzuk diren jakiteko  beste ariketa hau jarriko dugu.

Denetarik dugunez... animo eta lanera.
Ondo ibili!

2012/05/14

ZIENZTIA IKUSKIZUNA

Kaixo koadrila, 2012ko maiatzaren 11n Jon Kepa EUREKA zientzialaria gure eskolan egon zen. Bere istorioak eta esperimentuak azaldu zizkigun; hauexek, besteak beste:
1. Tapoi dantzaria
2. Sutan egon eta gero erretzen ez duen kazola!
3. Gorputzen jauskera askearen abiadura masaren menpekoa ote da?
4. Zimurtzen den aluminiozko potea
5. Urak beti irakiten du 100ºC-an?
6. Urezko igogailua
7. Likidoen ontzialdaketa
8. Itsasoan hobeto flotatzen dugu igerilekuan baino!
9. Hainbat likidoren flotazioa
10.Nola ipini belarriak gure maskotari?


I- Jon Kepa EUREKA eta esperimentuen magia. on PhotoPeach



II- Jon Kepa EUREKA eta esperimentuen magia. on PhotoPeach

2012/05/08

EUROPATIK LEGARDARA BISITAN

Kaixo koadrila, apirilaren 26an Europako hainbat herrialdetako irakasle batzuk etorri ziren gure ikastetxera eta 6. mailakoek harrera egin genien txirula eta guztiz. Gero gelaz gela ibili ziren guk nola egiten dugun lan ikusteko. Beraiek ingelesez hitz egiten ziguten. Goiz hori deberdina eta atsegina izan zen.
Ondo ibili!

Europa on PhotoPeach by Paki

2012/05/05

DENTSITATEA

Kaixo koadrila, badakigu materiaren propietate bat dentsitatea dela. Bideo honetan dentsitarea zer den azalduko digute.
Ondo ibili!

MOLEKULAK

Kaixo koadrika, materia atomoz eta molekulaz osatuta dagoela ikasi dugu. Guk gelan molekula batzuk egin ditugu. Ea zer iruditzen zaizkizuen!



Hau amoniakoa da.
NH3
Nitrogeno atomo bat eta hiru atomo hidrogeno.





Hau metanoa da.
CH4
Karbono atomo bat eta lau atomo hidrogeno.





Hau karbono dioxidoa da.
CO2
Karbono atomo bat eta bi atomo oxigeno.






Hau
ura da.
H2O
Bi atomo hidrogeno eta oxigeno atomo bat.



Ondo ibili!

2012/05/03

METODO ZIENTIFIKOA

Kaixo koadrila, materia zer den eta bere propietateak zeintzuk diren gure inguruneko lana da. Horretarako hainbat esperimentu egiten ari gara  gero txostenean batzeko. Badakizue esperimentuak zehatzak eta fidagarriak izateko Metodo zientifikoa erabili behar dugula. Guk badakigu erabiltzen, baina eskura edukitzeko blogean jarriko dugu.Ondo ibili!Metodo zientifikoa
View more PowerPoint from irunel

GALDETEGIA - TALDE INTERAKTIBOAK

Kaixo koadrila, talde interaktiboetan lan egitea zer iruditu zaizuen jakin nahi dugunez, hemen galdetegitxo hau prestatu dizuegu.
Ondo ibili!

2012/04/22

GERNIKA

Kaixo koadrila, 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa izan zen. Gertaera hori gogoratzeko hainbat ekintza egiten dira egun hauetan Euskal Herriko toki askotan. Guk ere, gure ekintza izango dugu gure blogean. Ezagutzen dugun Picassoren koadroarekin, beno guk kolorea eman diogu, puzzleak egin ditugu. Aukeratu nahi duzuena, ea trebeak zareten osatzeko!
Ondo pasa!

2012/04/19

EL QUIJOTE


Kaixo koadrila, badakizue apirilaren 23an Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen dela. Gure talde interaktiboetan "On Kixote" liburuaren atal batzuk irakurri dira. Liburu originalaren kopia interaktiboa egin dute eta hemen duzue "EL QUIJOTE"   interaktiboa,  eta  "ERRALDOI HEGALDUNAK" atala euskeraz. Gehiago irakurtzeko gogoa baduzue, Gabriel Arestik  "DON KIXOTE MANTXAKOAren"  lehenengo zortzi kapituluak itzuli zituen euskerara. Ea gustatzen zaizuen.
Ondo ibili!

2012/04/18

MATERIA


Kaixo koadrila, gai berri honetan MATERIA landuko dugunez hemen badugu azalpentxo bat. Ondo ibili!

LEVES MALESTARES Y REMEDIOS CASEROS

Kaixo koadrila, hemos preparado un libro con fichas informativas sobre pequeños males y como curarlos. Si os aqueja alguno de estos males aquí tenéis algunos remedios. A nosotros nos han funcionado.
Ondo ibili!


2012/03/21

INAUTERIAK

Kaixo koadrila, gogoratzen duzue??? Begira Karmelek zelako argazkiak aurkitu dituen. IUPI!!!

INAUTERIAK2 on PhotoPeach


2012/03/12

BIZKAIKO LABE GARAIAK


Kaixo koadrila, Barakaldoko BIZKAIKO LABE GARAIAK garrantzi handikoa izan da Euskal Herriko industrian, burdingintzan. Bideo hauetan  nola egiten zuten lan ikus dezakegu.
Ondo ibili!

BURDINOLAREN HISTORIA




Kaixo koadrila, industria iraultzari buruz hainbat informazioa bilatzen ari garela eta, hemen dugu Infografia: Burdinolaren historia, Euskal Herriko industriari buruzko gauza gehiago ikasteko,
Ondo ibili!

2012/03/09

TALDE INTERAKTIBOAK

Kaixo koadrila, hona hemen zelako lana egiten dugun gure "talde interaktiboetan". Gela baten euskera lantzen dugu, beste baten matematika eta bestean irakurketa dialogikoa egiten ari gara.
Ondo ibili!
TALDE INTERAKTIBOAK on PhotoPeach

GELAN SORTUTAKO ARIKETAK

Kaixo koadrila, gelan geundela, zuentzat  ariketa hauek prestatu ditugu. Ezetz guztiak asmatu!
Ondo ibili!

2012/03/07

BALDITZAK NOR/NOR-NORK



Kaixo koadrila, baldintzekin trebatzen jarraitzeko ARIKETA hau prestatu ditut. Gero zuen txanda izango da eta zuek prestatuko dituzue ariketa gehiago.

Ondo ibili!

2012/03/05

BALDINTZAK NOR


Kaixo koadrila, euskerako klasea, egunero gaurkoa bezalakoa izango balitz guztiok zoratuko ginateke, ezta? Beno, ba hori ez gertatzeko  ariketa batzuekin trebatuko gara, animo!
Ondo ibili!

2012/03/01

MATEMATIKA BIRPASATZEN

Kaixo koadrila, MATEMATIKA BIRPASATZEN gabiltzanez azken egunotan, ariketa hauek dauzkazue zuen arkatzari "arnasa emateko", je, je, je. Pixkat denetarik dago: luzera, pisua, edukiera, gainazalak, zenbaki osoak, portzentaiak, zenbaki erromatarrak, zatikiak, zenbaki zatigarriak eta berreketak.
Ondo ibili!

2012/02/22

BEGITARA BEGIRA

Bai polita gure Euskal Herrirra, ezta? Ea zenbat toki ezagutzen dituzuen!


Ondo ibili!

2012/02/13

SAHARAKO IPUINAK-HERRENA ETA ITSUA


Kaixo koadrila, HERRENA eta ITSUA ipuin honekin ortografia ikasteaz gain, beste gauza asko ikasiko dugu. Ea zer deritzozuen.
Ondo ibili!

H-dun HITZAK


Kaixo koadrila, hau kalamidadea! Zorioneko "H-a" ahoskatu ez baina idatzi bai.  Eta non jarri behar dugu? Beno entrenamendu pixkat eta, baietz bere lekuan kokatu "h" guztiak!
Ondo ibili!

2012/02/06

ANGELUAK NEURTZEN



Kaixo koadrila, bagabiltza berriro ere "zorioneko" ANGELUAK neurtzen. Beno, ez da ezer gertatzen angelu-garraiagailu berezi hau dugulako. Ikusiko duzue zein ondo moldatuko garen.
Ondo ibili!

2012/02/03

GIZA GORPUTZA


Kaixo koadrila, GIZA GORPUTZAREN hainbat aparatu eta sistema ikasten gabiltzala, datu guztiak eskura edukitzeko hona hemen eskema hau.
Ondo ibili!

2012/01/30

GUERRA A LAS FALTAS DE ORTOGRAFÍA



Kaixo koadrila, como estamos en "guerra" con las faltas de ORTOGRAFÍA. Velila viene a ayudarnos.
¡A ver si les ganamos la batalla!
Ondo ibili!