2012/06/19

AZKEN TXANGOA


Kaixo koadrila, urte hauetan Legardan  lan asko eta momentu onak ere izan ditugu. Azken saria badator SENDA VIVA-ra txangoa. Oso ondo pasatu, merezi duzue eta. Argazki politak atera eta bialdu. Beno koadrila, ondo ibili!

2012/06/10

MATERIA TXOSTENA

Kaixo koadrila, materiari buruzko ikerketa egin ondoren badugu hemen gure txostena.
Ondo ibili!

2012/06/04

2012/06/01

ZELULA

Kaixo koadrila, zelulari buruzko lanarekin zabiltzatela, hemen informazio gehiago duzue, "hiru.com" -etik aterata.

2012/05/22

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK INSTITUTUAN


Kaixo koadrila, datorren ikasturtean institutura joango zarete eta bertako eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko epea zabaldu da. Izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte izango da eta on-line izango da, paperik gabe. Hainbat kirol eta kultura ekintza daude. Informazio eta izena emateko  Institutuko Ikasleen Guraso Elkarteko web-ean sartu.
Ondo ibili!

2012/05/18

ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA

Kaixo koadrila, ELEKTRIZITATEAri buruz ari garenez gelan zerbait jarriko dugu blogean, horrela birpasarako balio zaigu.

MAGNETISMOAri buruz ere badugu bideo hau.


EROALEAK eta EZ EROALEAK zeintzuk diren jakiteko  beste ariketa hau jarriko dugu.

Denetarik dugunez... animo eta lanera.
Ondo ibili!